Aisialdi Zentroa

Elgarrekin zentroa

Kudeatzailea: Elgarrekin elkartea
Helbidea: Candelé bidea, 11
Telefonoa: 05.59.44.08.17
Zuzendaria: Delphine LARRUE

Izen ematea, tarifak eta argibideak zentroan bertan.

HAINBAT ANIMAZIO GUNE

3-10 urtekoentzako aisialdi zentroa: urte osoko asteazkenetan dabil, bai eta oporraldi txiki eta handietan ere. Harrera molde malgukoa da, egun osokoa edo erdikoa.

11-14 urtekoentzako Nerabeen gunea: Aterperik Gabeko Aisialdi Zentroaren (AGAZ) molde berdineko harrera; eskola oporraldietan hartzen ditu gazteak. Asteko jardueren programak prestatzen parte hartzen dute gazteek.

Ezagutza oporrak (Kirol Oporrak & Kultura Oporrak): ezagutza egonaldiak, profesionalen gidaritzapean, proposatzen dira kirol, kultura eta arte gaien inguruan, eskola oporraldietan, egun erdiz (arratsaldez 6-14 urtekoentzat, edo goizez 3-5 urekoentzat)

Eskola laguntza: lehen mailatik lizeorainoko ikasleentzat.

Lanpostu baten edo formakuntza edo egonaldi baten xerka diren 18 eta 25 urte arteko gazteei, Gazteen tokiko ordezkaritzako animatzaileek laguntza ematen diete egin behar dituzten urraspideak egiten.

Jende-harrera Hiriburun
Gizarte Zerbitzuen Etxean
Astelehenetan: 13:30etik 18etara: 05 59 44 03 53
Astearteetan: 9etatik 12:30era (CIVIS kontratukoek hitzordua hartu behar dute aitzinetik)
Asteazkenetan: 8:30etik 12:30era eta 13:30etik 18etara
Ostegunetan: 13:30etik 17:30era (CIVIS kontratukoek hitzordua hartu behar dute aitzinetik)

Hitzordua Tokiko ordezkaritzan har: 05 59 59 82 60

Eskolarako garraioa Hiriburuko eskoletan diren 3 urtetik gorako haur ororentzat da.

Herri osoan egiten da, ordutegi hauetan:
7:55etik 8:25era, astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan
15:45etik 16:15era,
astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan
11:30etik 12ak arte, asteazkenetan

haurrak geldileku ofizialetan hartuko dira (planoa eta geldilekuak pdf formatuan)
Zerbitzua urririk da eta Herriko Etxeari eman behar zaio izena

>> Webguneahttp://centreanimationelgarrekin.fr