Menuak
- 2021ko otsailaren 22tik apirilaren 9rako astea
- 2021ko urtarrilaren 4tik – 2021ko otsailaren 5 astea
- 2020ko azaroa 02a eta abendua 18a arteko menua
- 2020ko Irailaren 1tik – 2020ko urriaren 16rako astea
HIRIBURUKO ESKOLA JANTEGIA :
Kalikatezko ekoizpen eta zirkuitu laburrak lehenestearen NAHIA
Joan den ekainean, Hiriburu herriak abiatu zuen eskola jantegirako eskaintza deialdiari bi enpresak erantzun zioten. Hautagaitza horiek arretaz aztertu ondotik, haurrei kalitatezko elikadura proposatu eta laborantza herrikoia babestu nahi dituen gure herriak Bertakoa enpresaren hautagaitza atxiki zuen. Iparraldean berrikitan kokatu den enpresa horrek kalitatezko ekoizpen eta zirkuitu laburrak lehenesten ditu. Enpresaren partzuer diren tokiko ekoizleen zerrenda luzeak hautu hori nabarmentzen du. Gainera, Euskal Herriko laborantza ganbarak proiektu hori sustengatzen du partaide gisa.
Bestalde, Hiriburuko herriak, bere eskola denboraldi inguruko zerbitzuaren bidez, jantokiari lotutako aktibitateak haurrei proposatu nahi dizkie : elikadura xahutzearen inguruko sensibilizazioa, gustu hezkuntza…
Izena ematea
Zerbitzu hau eskola publikoetan diren 3 urtetik gorako haurrentzat da.
Horretarako kalifikazioa duten animatzaileek gidaturiko ikastaldiarteko animazio zerbitzua proposatuko da janaldiaren inguruan.
Herriko Etxearen harlekuan eman behar da izena.
Menuak jadanik ikus daitezke familia atarian.
Tarifak:
Tarifen baremoa FaLK-CAF delakoak ezarri familia kozientearen arabera erabakitzen da.
Izena emateko honako dokumentu hauek behar dira aurkeztu:
- Familia Laguntza Kutxaren (FaLK-CAF) azken agiria, non zure laguntza-hartzaile zenbakia eta zure familia kozientea ageri baitira
- Bizilekuaren frogagiria
- Herriko Etxean eman zaizun argibide eta izen emate fitxa
Baremoa
- 1. kategoria
Familia kozientea: 479 eurotik behera: 1,46 euro janari bakoitza - 2. kategoria
Familia kozientea: 480tik 730 euro artekoa: 2,79 euro janari bakoitza - 3. kategoria
Familia kozientea: 731tik 940 euro artekoa: 3,22 euro janari bakoitza - 4. kategoria
Familia kozientea: 941tik 1247 euro artekoa: 3,83 euro janari bakoitza - 5. kategoria
Familia kozientea: 1248 euro edo gehiago: 3,99 euro janari bakoitza