Hiribururen Armarria

Historiaz, elezaharrez eta tradizio biziez beteriko iragan aberatsa badu ere eta egungo herri bizitza ere, hala kulturan nola kirolean, bizi-bizia, Hiriburuk ez du, 1987 arte armarririk ukan.

Huts hori Herriak galdaturik bete zen orduan eta armarriak herriaren iragana eta oraina, elezaharra eta historia batzen ditu.

Heraldika :

Ezkutuaren urre eta urdin koloreek honako sinbolismo hau dute:

  • Horiak (urrea) erregin batek Hiriburun egin zuen egonaldi luzea eta herriko elizari egin zizkion urrezko opariak,
  • Urdina (zeru-kolore) herrian ohikoa den kolorea da.

Xebroi urdina «chevron d’échevin» deitua, herria eraikitzen parte hartu zuen Herriko Etxearen teilatuaren irudikapena da. Horrez gain, Hiribururen kokagunearen adierazpena da ere, Errobi eta Aturri artean.

Beltzuntzeko zaldunak 1407an hil zuen Lizagako herensugea (sugina) gure herriaren elezaharretako historia ekartzen digu gogora. Xebroia piztia bizi zen harpearen irudia da ere. Sinople (berde) kolorezko herensuge horren buruetako bat erdi mozturik da; herensugearen irudi hori Beltzuntzeko bizkondeen armarritik dator; Lizagako jaunak ziren eta Hiriburun hamarrena zuten.

Elkarri bizkarrez dauden sable (beltz) kolorezko bi kanoiak herriaren eremuan, 1813ko abenduan, Napoleonen armadak eta Wellington-en tropek egin zuten guduaren oroitzapenean daude.

Hiru karakol kuskuak herriko bestetan barraskiloak jateko aspaldi den ohituragatik daude. Armarriaren gainean, bizkondetza koroa dago, eremua Lapurdiko bizkondeen mendean baitzen.

Koroaren euskarri gisa, artaburu bi daude, laborantzaren sinbolo gisa.