Familia ugariak

Familia ugariaren txartela

 

Tarifa beherapenak ekar ditzake hala trenetan nola eguneroko zenbait zerbitzutan: museoetan, zinemetan, kiroldegietan, ostatuetan, zerbitzu publikoetan, asurantzetan, gidari eskoletan, elektrotresnen erosketetan, ibilgailuenetan… Gutxienik hiru haur dituzten familiei ematen zaie.

Familia ugariaren txartela eskuratzeko bete beharreko dosierra webgune honetatik telekarga daiteke: www.voyages-sncf.com
Dosierra bete eta hona igorri behar da
SNCF
Centre de traitement familles nombreuses
BP 20077
31 839 Plaisance du Touch Cedex

Gizarte zentroak lagun diezazuke betebehar horiek betetzen.

Dosierra Hiriburuko herriko etxean eskura dezakezu ere