Obra informazioak

INFORMAZIOA, HILLANS-eko LAN EREMUAREN ESKUALDEKO BIZTANLEENTZAT

RD137 errepidetik pasatzen den gaz-hodiaren segurtatze-obreen karietara, Hillans-eko lan eremuaren ondoan, errepidea zerratua izanen da eta Hillans-eko lan eremutik pasatuko den desbideratze bat antolatua izanen da.
Obra horiek, 2021eko irailaren 06tik 17ra iraganen dira.
Errepidea hetsia izanen da, Hillans-eko errepidearen / Harritxuri bidearen eta Hillans-eko errepidearen / Lohitzune karrikaren arteko bidegurutzeko heinean.
Desbideratzea antolatua izanen da eta Hillans-eko lan eremutik pasatuko da. Desbideratzearen seinaleztapena, txandakako norabidean ezarria izanen den hiru koloreko argien bidez eginen da.
Zirkulazioa debekatua izanen da 3,5 tona baino gehiagoko ibilgailuei, salbu tokiko garraio zerbitzuentzat.
Obrak TEREGA-ren kontu eginen dituen BTPS enpresak, desbideratzea kudeatuko du, gauaz eta egunaz.


Etcherouty karrikako egoiliarrei zuzenduriko informazioa
Bideak hobetzeko lanak
Zuen bizi kalitatea hobetzeko, HIRIBURUKO herriak hobekuntza lanak gauzatuko ditu oinezkoen bide batean, Hiriberriko geltokitik hasi, Etcherouty karrikan, eta Castelnau karrikaraino.
Obren karietara, euri-uren sarea modernizatuko da.
Lanak 2021eko agorrilaren 23aren (astelehena) eta urriaren 1aren (ostirala) artean eginen dira.
DUBOS TP enpresaren esku utzi diren lan hauek iraun bitartean, karrika bazterrean aparkatzea debekatua izanen da eta bideko zirkulazioan nahasmenduak sor daitezke.


Harretcheko bideko egoiliarrei zuzenduriko informazioa

Bideetako lanak
Zuen bizi kalitatea hobetzeko, HIRIBURUKO herriak Harretcheko bideko estaldura eta espaloiko (zenbaki bakoitien aldekoa) estaldura konponduko ditu.

Lanak 2021eko iraileko 14aren (asteartea) eta urriaren 1aren (ostirala) artean eginen dira.
DUBOS TP enpresaren esku utzi diren lan hauek iraun bitartean, karrika bazterrean aparkatzea debekatua izanen da eta bideko zirkulazioan nahasmenduak sor daitezke.


Escoutepluyeko bideko egoiliarrei zuzenduriko informazioa

Zuen bizi kalitatea hobetzeko, HIRIBURUKO herriak Escoutepluyeko bideko estaldura konponduko du.
Lanak 2021eko iraileko 20aren (astelehena) eta urriaren 1aren (ostirala) artean eginen dira.
DUBOS TP enpresaren esku utzi diren lan hauek iraun bitartean, karrika bazterrean aparkatzea debekatua izanen da eta bideko zirkulazioan nahasmenduak sor daitezke.