Ikastetxeak

2023-2024 ikasturtea orain berean antolatzen da.

Eskola publikoetan, izen emateak Herriko Etxean egiten dira bakarrik.

Sail ttipietan hasiko diren 2020an sorturiko eta CPko haurrentzat dira, baita eskola pribatu batean edo orduraino beste herri batean eskolatuak ziren haurrentzat.

Eskola publiko eskaintza Hiriburun:

  • -Urruzpuruko eskola: elebakarreko irakaskuntza
  • Basté-Quieta eskola: elebakarreko irakaskuntza edo euskarazko elebidun murgildua ama-eskolan, eta gero elebakarrean edo elebidun ez murgildua CPtik goiti.

Bi eskola publikoen artean, haur-kopuru orekatua begiratzeko, zure haurraren izena eman behar duzu, eskola-mapak agertzen dizun zure bizitegiari doakion araberako ikastetxean.

Ez da salbuespenik onartuko, salbu sail elebiduneko eskaerentzat edo haurraren anai-arreba bat zure hautuzko eskolan eskolatua baldin bada.

Izena emateko inprimakia webgunean eskuragarri da ESKOLAKO IZEN EMATE ESKAERA , edo Herriko Etxean eskura dezakezu.

Edozein informazioen ukaiteko, Herriko Etxeko zerbitzuengana joan zaitezke.

Eskaera egin orduko, Auzapez Jaunak sinaturiko izen-emate ziurtagiria ukanen duzu, eskolako zuzendariari eman beharko duzuna ikasturtea bururatu aitzin (edo, udan etxez aldatu baldin baduzu, eskola sartzean).

Eskola pribatuetan, izenak ematen dira dagokion eskolako zuzendaritzan.

Eskola pribatuen eskaintza Hiriburun:

  • Ametza ikastola: euskarazko irakaskuntza murgildua
  • Jondoni Petri Eskola: elebakarreko irakaskuntza edo euskarazko irakaskuntza elebiduna

Bestalde, izena eman ondoren, Herriko Etxeak eskolaz kanpoko harrera-zerbitzu bat eskaintzen die burasoei astelehen, astearte, ortzegun eta ortziraletan, goizeko 07:30etik arratseko 18:30era, baita doako eskola-garraioko eta jatetxe-arloko zerbitzua ere.

Xehetasun guziak eta izen emate orriak aurkituko dituzu Herriko Etxeko webgunean, https://www.saintpierredirube.fr/, Bizi Praktikoa“ atalean.


ATURRI kolegioa

Kolegioak 700 ikasle hartzen ditu. Ikastetxearen pedagogia proiektua ingurumenaren heziketaren inguruan antolatzen da, bai eta ikasle bakoitza pertsona gisa loratzearen inguruan.

Kolegioburua: Patrick DUROS
KolegioburuordeaSébastien VINÇON

Tel: 05 59 45 10 60
ATURRI kolegioa
Pirinioen etorbidea, 394
64990 Hiriburu
Webgunea: http://webetab.ac-bordeaux.fr/college-aturri/

Ikastetxeak

Eskola Publikoak

Basté-Quiéta Ikastetxea: irakaskuntza elebiduna, frantsesez eta euskaraz (ama eskola eta lehen mailakoa)
Candelé karrika, 9
Tel: 05 59 44 15 50
Zuzendaria: Olivier MIOCQUE

Urruzpuruko ama eskola
Urruzpuru karrika, 2
Harremanetarako: 05 59 44 02 45
Zuzendaria: Hélène ELGOYHEN

Urruzpuruko lehen mailako eskola
Urruzpuruko karrika, 3
Harremanetarako: 05.59.44.00.31
Zuzendaria: Jacques GOYENECHE

Kontratupeko Eskolak

Doni Petri Eskola
Lapurdiko etorbidea, 22
Harremanetarako: 05.59.44.17.71
Zuzendaria:  Sandrine BISCAY
e-posta : ecole-prive-st-pierre@orange.fr
Webgunea: http://www.ecolestpierredirube.fr/

Ametza ikastola: euskarazko irakaskuntza, murgilpenaz
Lapurdiko etorbidea, 40
Harremanetarako: 05.40.39.23.07
Zuzendaria: Joana ZAMORA
e-posta:

IZENA EMATEKO EGIN BEHARREKOAK

Eskola publikoetarako, Herriko Etxearen harlekuan eman behar da izena, familia liburuxka eta bizilekuaren frogagiria ekarriz.

Kontratupeko eskoletarako, ikastetxearen zuzendariarengana jo.