Etxean bizitzen laguntzeko zerbitzua

Herriaren gizarte ekintza zentroak adinekoak edo ezintasunen bat dutenak etxean bizi daitezen laguntzeko zerbitzu bat eman du plantan.
Jende horiei, zailtasunak zailtasun, beren etxeetan ahal bezain luze bizitzen laguntzeko xedea du zerbitzu horrek.

Horretarako, zerbait zerbitzu proposatzen zaie:

Apairuak etxera ekartzea

Egunero janari beroa ekartzen zaie etxera, bazkaltzeko tenorean!

Gizarte zentroak proposatzen duen janari ekartze zerbitzua honako hauentzat da:

  • 65 urtetik goitikoentzat
  • 65 urte ez baina ezintasun bat dutenentzat, mediku agiria aurkeztuz gero
  • eriondo egoeran direnentzat, mediku agiria aurkeztuz gero

Janariak bero banatzen dira, astelehenetik larunbatera edo janari hotza igande eta besta egunen bezperan, HIRIBURU eta ondoko herrietan
Hona nola osatua den apairu hori:

  • Salda edo bestelako lehen jaki bat
  • Haragi edo arrain jakia, barazkiekin
  • Gasna, azkenburukoa
  • Ogia, gurina eta ozpin-olioa.

Etxera ekarri janariaren prezioa 9 eurokoa da Hiriburu eta ondoko herrietako biztanleentzat.

 

Etxe-laguntzaileak

Etxean laguntza emateko zerbitzua

Gizarte zentroak kontratatu etxe-laguntzaile batek lagun diezazuke egunerokoak egiten (arropa edo etxea garbitzea…).
Gizarte Ekintzako Udal Zentroak dosierra prestatuko du eta, horren arabera erabakiko zure beharrak, bai eta nork bere kargu har ditzakeen zerbitzu horiek:

  • Zure erretreta kutxak (CNRACL, CARSAT, Organic, Funtzio Publikoaren elkartasun kutxa, MSA, MGEN…)
  • Departamendu Kontseiluak (gizarte laguntza edo autonomiarako nor bakoitzari egokitu laguntza).

Zuk zenbat ordaindu beharko duzun, dagokion erakundeak, baremo baten arabera erabakiko du.

 

Gizarte laguntza antolatzeko zerbitzua

Gizarte zentroak eginen ditu administrazioarekiko guziak (ordainketa, fakturatzea, kargak, URSSAF…) etxe-laguntzailearen enplegatzailearena eginez. Gizarte zentroa kantoi osoan aritzen da (Milafranga, Mugerre, Urketa, Lehuntze eta Ahurti).

Oroit: zerbitzu horren onurak zerga apaltzea du diru-sarreren gaineko zergan, egin diren gastuen %50eraino.
Gizarte zentroak gastuen agiria emanen dizu urte hondarrean.

Telealarma

Telelaguntzak sostengua eskaintzen dio bakarrik bizi denari, istripuren bat badu.

Segurtasuna ematen du eta laguntza -batez ere mediku laguntza- laster lortzeko bidea irekitzen du telefono sare baten bidez: beharra bada, medailoi igorlean zapa eta larrialdi deia igortzen da, automatikoki, zentral batera.

Entzuteko eta solastatzeko sistema baten bidez erran daiteke zein den problema, telefonoa erabili gabe.

Zerbitzu hori egun osoan eta egunero, 24 orenez eta 7 egunez, dabil, Secours Assistance elkarteari esker.

Argibideak: Gizarte Bizitzaren Etxean