Villa quieta etxearen kapera

Toponimo hori 1878 urteaz geroztik erabiltzen da; kapera, data hori baino lehen, Lizaga Handiaren jabegoaren parte zen. XVIII. mendean, Lizaga Handia Baionako apezpiku hainbaten udako egoitza zen. Lehen kapera 1720. urtearen inguruan eraikiarazi zuen André Druilhet apezpiku jaunak, lekuen jabe baitzen.

1860. urtean, Bernard d’Arcangues, Hiriburuko auzapez eta lekuen jabe zenak kapera berreraikiarazi zuen eta egun ikusten dugun aitzinalde neogotiko eder hori eman zion.

1878. urtean, Lizaga Handia Guadalcazar-eko markes eta Espainiako handiki zenaren jabego izatera pasatu zen. Berak aldatu zion kaperari izena eta «Villa Quieta» deitu. 1938 urteaz geroztik, markesaren ondorengoek bazter utzi zuten jabegoa eta alemaniarren okupazioan eraikina bipildua izan zen.