Lehengo etxeak

1664. urteaz geroztik dira Hiriburuko etxeak erregularki aipatuak parrokiaren erregistroetan. Eraikin horiek garai horietan zituzten izenak oraino ikus ditzakegu.

XVII. eta XVIII. mendeetako etxe zenbait zutik dira oraino eta berritze guti ukan dute edo batere ez ; hor ditugu, adibidez, Elizaldia etxea, 1785. urtearen inguruan eraikia, Albinoritz etxea (denborarekin Alminoritz bilakatu dena), XVIII. mendean lapurtar estiloan berreraikia izan zena, Irumendi, Lizaga