Egungo Hiriburu

Euskal Hirigune Elkargoaren parte den Errobi-Aturri Lurralde eremua.

Hiriburuko lurraldea Errobi eta Aturriren gainetan hedatzen da. Hillans errekaren ur-bazter intatsuen eta Errobiko ibarraren gainekaldean kokatua izateko abantaila du, Baionaren eta Aturriren lanbroaren gainean.

“Baserrialdeko hiriak” hirigunean egiazko erakargarritasuna du, eta demografia hazkunde iraunkorra du. 4824 biztanle ditu egun.

Natura eta paisaia ondare aberatsarekin, dituen zerbitzuekin, eta elkarte multzo dinamiko eta handiarekin, herriak kalitatezko bizilekua eskaintzen du, hirigunearen hurbiltasunaren abantailarekin.