BOST AUZO HISTORIKOAK

Erdi-Aroan, Yruber deitzen zen herria, 1.150ean aipatutako Lizaga gazteluko Jaunen izenetik.
Yruber edo Hiruberrek, “ Hiri Berri ” erran nahi duke eta Hiriburu, euskal izenetik, hurbil da.

1.797an herriak Saint-Pierre d’Irube izena hartu zuen behin betiko. Gaur egun, bi izen ditu: Hiriburu ∞ Saint-Pierre d’Irube.

768 hektara dituen herrian, 1832an, lehen kadastra egina izan zen urtean, Hiriburu bost auzo historikoetan zatiturik agertzenda :

Auzo historiko ELIZA

HISTORIA

Eliza = Église
Auzoa 1.249an aipatutako Hiruber parrokiako erlisione-eraikinaren hurbiltasunagatik izendatu zuten Eliza. Eliza auzoa, eta, Baiona-Mousserolles auzoaren arteko muga, Errobira isurtzen den Lana errekak eta Aturrira isurtzen diren Limpou eta Lagaraude errekek dute marrazten.
Urruzpuru eta elizaren arteko errepide nagusia eta Kalako bidea dira beste auzoekiko mugak. Eiheratto errekak, Hillans bilakatzen dena Baionako sartzean, Hiriburu eta Milafranga arteko beste muga markatzen du.

Auzoan 46 etxe ziren 1.832an, lehen kadastra egina izan zen urtean.

ONDAREA

Lizaga, Hiriburuko sehaska. 1.234an aipatutako Lizagako lurrak Hiruber jaunen jabegoan ziren, haien izena herriaren izenari lotua delarik hastapen-hastapenetik. Hiriak lurrak erosi zituen 2.018an.
• 1.872 eta 1.966 artean egindako indusketek Le Basté auzoa, jatorriz etxaldea, historiaurreko gune bat dela erakutsi dute. Gure aroa baino 100.000 urte lehenagoko 200 bat tresna aurkituak izan dira leku hartan.
Andere Seroraenea. 1640an eraikia izan dela aipatua delarik, Andere-Seroraenea Monumentu historikoen Inbentario gehigarrien zerrendan sartua da gaur egun. Hamahiru andere serora izan dira, bata bestearen ondotik, 1919. urtea arte.
Eliza. 1249an aipatutako jatorrizko kapera, “Capellanus de Yruber”, handitua edo berreraikia izan zen 1480an eta maiz zaharberritua mendeetan zehar. Eliza inguruko hilerria Monumentu historikoen Inbentario gehigarrien zerrendan sartua da.

Auzo historiko AMETZONDO

HISTORIA

Ametzondo = chêne

Euskal izen hau ametz arruntaren presentziaren lekuko izaten da. Lehen, zuhaitz honen tanua erabiltzen zuten zurratzaileek eta zapataginek.
Plaza Berri eta Escoute-Pluye aintziraren arteko errepide nagusiak du Ametzondo auzoa mugatzen. Herri barnetik Ametzondoko saltegietara, Limpou eta Lagaraude errekek dute Baionarekiko muga marrazten. Saltegi horietatik Escoute-Pluye aintzirara, Portou eta Erreketa errekek Mugerrekiko muga markatzen dute.

Auzoan 18 etxe ziren 1832an, lehen kadastra egina izan zen urtean.

ONDAREA

Alminoritz. Etxea 12-13. mendean eraikia izan omen zen. Aldizka gotorleku, “landa-ondarea”, laborantza-lurra izan da. Hiriak erosi du 2023an.
Ihitza. Borda deitutako lekuan, etxea 1249an aipatua da, Bastidarako bide zaharrean, Escoute-Pluye aintzira aldera.
Escoute-Pluye aintzira. 1936an suntsitua izan zen errota 1584tik 1925era ibili zen, Erreketa errekak horniturik.
Urrutiko latsagia. Izen bereko iturburu eta iturriaren ondoan eraikia 16. mendean, hiriak zaharberritu zuen 1975ean, eta berriz 2006an.
Santa Barbarako gurutzea eta Mugarri Tishenèr karrikan
1898ko Misioaren gurutza, Baxenabarre etorbidea.

Auzo historiko KARRIKA

HISTORIA

Karrika = Route, chemin, rue

Euskal izen honek 19. mendean Baiona eta Donibane Garazi lotzen zituen komunikabidearen garrantzi historikoa gogorarazten du.
Gailurretako inperio bideak du Karrika auzotegia mugatzen Bardozeko bideraino, Mugerre Elizaberrirako norabiderantz, baita Escoute-Pluye aintzirara doan rrepideak ere, Mugerre Porturako norabiderantz. Erreka bat baino gehiagok dute auzotegia zeharkatzen eta gehienak Aturri aldera isurtzen dira.

Auzotegian 20 etxe ziren 1832an, lehen kadastra egina izan zen urtean.

ONDAREA

Gailurretako inperio bidea. 1.100etik goiti, bide erromatarra, errege-bidea eta ondotik departamenduko bidea izan da. Jondoni Jakueko erromesek hartzen zuten bide bat ere izan zen. Mendeetan zehar, armada frantses, ingeles, espainol edo portuges ugari iragaten ikusi ditu.
Etxerruti. 1.619an herri barnetik urrun zen etxaldea auzotegi bihurtu da eta 1.964. urtea arte ustiatutako harrobia Kirol zelai bilakatu da.
Camberraberro (Camberabour, 1614an). Losteko patar-zolan, historikoki Baratahiriari lotua, harpea historiaurreko egoitza ohi bat izan daiteke. Zernahi gauenara ohantze bazeuden lurpeko galeria anitzen abiapuntua da.

Auzo historiko BARATAHIRI / BARATAHEGI

HISTORIA

Barata = barthe Hiri, hegi = lieu, proximité

Duen euskal izenak auzotegia Errepiraluze zelaiaren gainean kokatua dela adierazten du, gune hezea delarik, barta.
Hillanseko errepideak, Kalako bideak, Gailurretako inperio bideak eta Mizpirakoitzeko bideak dute Baratahiri mugatzen. Hillanseko errepidetik iragaten den Harrixuriko bidea Eiherattora doa, Milafrangarekiko muga marraztuz.

Auzotegian 20 etxe ziren 1832an, lehen kadastra egina izan zen urtean.

ONDAREA

Couchi/Kusi. 13. mendean aipatutako Couchirenea etxea, auzotegiaren gainaldean, Hiriburuko Erdi Aroko sei etxeetariko bat da.
Poiloako eihera. Eiherattoko errekan zegoen urtegi batek zuen eihera hornitzen. Larraldian kokatutako urmaeletik ere hurbil da, honek errekaren emaria gutitzeko betekizuna duelarik.
Harrixuria. Aldi berean etxea, errepidea, bidea eta auzotegia, izena Bidegain deitzen ohi zen errepideari ere nagusitu zaio, Milafrangako norabiderantz.

Auzo historiko MIZPIRAKOITZ

HISTORIA

Mizpira = nèfle (Ba)koitz = unités,unique

Euskal izen honek oroitarazten digu mizpirondo bat edo gehiago bazitezkeela Hiriburuko kaskoetan.
Milafranga aldera doan izen bereko bideak eta Mugerre-Elizaberri aldera doan Gailurretako Inperio Errepideak mugatzen dute Mizpirakoitz. Gaztamendiko larreko latsek eta errekek Eiherattoko erreka osatzen dute eta honek, Milafrangako mugan den Poyloako eihera elikatzen du.

Auzo honek 10 etxe zituen 1832an, lehenbiziko kadastra egin zelarik.

ONDAREA

Elorrimendi eta Arrapidea. Behatoki horretatik, ikuspegi ederra da Artagako gunerat eta euskal mendietarat. 1813ko abenduaren 13an, 11000 hil eragin zituen Napoleonen armaden eta aliatu ingeles, portugaldar eta espainiarren arteko Hiriburuko bataila izigarriaren lekua izan zen.
Hiru elizateak. 1789 arte, Hiriburu, Mugerre eta Milafrangako “hiru parropietako lurrak”, hiru herrietako hautetsiek osatutako batzordeetan esleitzen zituzten Hiru Zedarriak izeneko lekuan.
Artaga. Ibilbideak, Eiheratto osatzen duten Artagako jabegoa, Lahetzaharrako, Larregiako eta Sallenaveko errekak luzatzen ditu. Leku hau, hariztietan eta haltzadietan aurkitzen diren landarez osatua da.