
Plaza Berri alaituko da agorrilaren 21etik goiti, lehenik Ostatu Ibiltaria errezibituz hirugarren aldikotz, eta hiriko Elkarteen Foroa antolatuz!
Ostatu Ibiltaria
Le Troquet Vagabond ou « le plus petit festival de la bière artisanale » refait un stop à Saint-Pierre d’Irube/Hiriburu du 21 août au 23 août !
“Le Troquet Vagabond” (ostatu ibiltaria) proiektuaren historia
2021ean, Lot eta Garona Departamendutik etorritako Kévin eta Alexandre jaunek garagarnoaren besta ibiltaria abian jarri zuten, belaunaldi guziak biltzeko xedez besta eta gormandiza giroan, tokiko ekoizkinak sustatuz.
“Le Troquet” ostatua Hiriburun
Egitaraua:
Agorrilaren 21a, osteguna, 18:00-1:00
Musika lehiaketa-jokoa antolatua izanen da; zatozte zuen musika arloko kultura maila egiaztatzera!
Agorrilaren 22a, ostirala, 18:00-2:00
Ahotsak berotzeko aukera izanen duzue karaoke erraldoiarekin!
Agorrilaren 23a, larunbata, 18:00-2:00
Aurkitu Sheep ‘n’ beer musika taldea.
Eta lagun edo familia artean ezin hobeki gozatzeko, etxeko garagarnoen salmahaia aurkituko duzue, baita janari-xokoa ere Hiriburu Traiteur janari prestatzailearekin eta Ametza ikastolako Aizu elkartearen taloekin.
Udako oporrak giro goxo-goxoan bukatzeko 3 eguneko aukera bikaina.
Mahai bat erreserbatzeko
Elkarteen Foroa
Aurten ere elkarteen foroa antolatua izanen da agorrilaren 30ean, larunbata, La Perle antzokian!
Jarduera batean aritu nahi duzu edo elkarte bizitzan engaiatu? Hiriburuko elkarteak bilduko dira agorrilaren 30ean, larunbata, 9:00etatik 12:00etara Plaza Berrin.
Hogei bat elkarte hurbilduko dira argibideak emateko, beren jarduerak eta 2025/2026ko egutegia aurkezteko.
Honako elkarteak aurkituko dituzue: Hiriburuko Ainhara elkartearen fleitean egoteko soinketa saila, Judo eta Jiu-Jitsu saila, Argazki saila, Petanka saila, Tai Ji Quan saila, Trikota lan saila, Haurzaina, Et si on peignait margolaritza eta marrazketa elkartea, ELME, Evidanse dantza elkartea, AIZU, Gau Eskola, Leinua, Errobiko Joaldunak.
Anartean, liburuxka osoa irakur dezakezue HEMEN.