Ekainaren 27, 28 eta 29ko herriko bestengatik, eta denen segurtasuna bermatzeko gisan, zirkulazioa aldatua izanen da Baxenabarreko etorbidean eta Jean-Claude Guérobé hiribidean. Herriko Etxeak zuen gogo onaz eskertzen zaituzte aitzinetik sorturiko eragozpenengatik eta herriko besta goxoak pasatzea opa dizue. Irakurri Herriko bestak: zirkulazioa aldatua

2026ko sartzerako, izen-ematea edo berritzea abuztuaren 2a baino lehen egin behar da. Bi konponbide proposa daitezke zuen haurraren ibilbidearen arabera: * Eskola-linea: izen-ematea nahitaezkoa abuztuaren 2a baino lehen * TXIK TXAK linea erregularrak: -28 urteko abonamendu klasikoa, izen-emate berezirik gabe Ez dakizue zein konponbide dagokion zuen haurrari? Informazio guztia TXIK TXAK webguneko Eskola-garraioa atalean aurkituko […] Irakurri TXIK TXAK eskola-garraioko izen-emateak zabalik dira !

Departamenduko diru laguntzen ordainketa dispositiboa gelditua izanik ere, Hiriburuko hiriak eta GEUZak hiriko diru laguntza bat esleitzen diete beti hautagai diren ikasleei. Norentzat? Irizpide berezi batzuk bete behar dituzu goi mailako irakaskuntzarako hiriko diru laguntza eskatzeko: ikasle estatusa ukan; irizpide sozialetan oinarritutako Estatuaren diru laguntza bat ukan, 0 bis mailatik gora (edo eskualdeko diru laguntza […] Irakurri Ikasle, hiriko diru laguntza eska ezazue.

2026ko Eusko Eguna!

Aurten ere Eusko Eguna berriz antolatuko dugu, Ezpeletako merkatu estalian, apirilaren 18an, larunbatean. Egun hartan, urteroko gure besta herrikoi handiaren karietara, tokiko moneta eta lurraldeko alternatibak ospatuko ditugu. Azken edizioetan bezala, jende guziendako aktibitatez beteriko egitarau aberatsa prestatu dugu. Eta puntu gorena, gauaz, kontzertuekin! 10:00etatik goiti, hurbilduko direnek parada izanen dute artisau eta laborarien merkatuan […] Irakurri 2026ko Eusko Eguna!

Korrika 2026!

Korrikaren 24. edizioa, euskararen aldeko lasterketa, martxoaren 19an abiatu da Atharratzetik eta Euskal Herri osoan gaindi ibiliko da 11 egunez, Bilbora heldu arte, martxoaren 29an. Hiriburuko Herriko Etxeak Korrikari bere sustengua berretsi du lasterketaren kilometro bat diruztatuz, eta hiriburutar guziak kilometro hori kurritzera gomitatzen ditu, herriko taldearekin batera! Bil gaitezen 20:15ean, 1462. kilometroan, Aturriko bidearen […] Irakurri Korrika 2026!

Korrika Ttipi Hiriburun!

Korrikaren 24. edizioa, euskararen aldeko lasterketa, bihar abiatuko da Atharratzen eta Bilbora helduko da martxoaren 29an. Eta korrikarekin batera dator Korrika Ttipi! Ametza, Baste-Quieta eta Jondoni Petri ikastetxeetako haurrak korrika ibili dira joan den martxoaren 17an, asteartea, herrian gaindi. Herriko Etxeak, hiru ikastetxeek eta Euskaraz Bizi Hiriburun eta AEK elkarteek antolaturiko ekitaldi eder horretan, lekukoa […] Irakurri Korrika Ttipi Hiriburun!

Joan den martxoaren 15eko herriko hauteskundeak kari, hona herriko lau bozketa bulegoei dagozkien emaitzak: Bozdunak: 4 430 Bozemaileak: 2 293 (hots bozdunen %51.8) Baliodunak: 2 083 (hots %9 baliogabeak) Herriko kontseilu berriaren osaketa eta bereziki auzapezaren hautaketa martxoaren 20an eginen da, ostirala, 18:30ean, herriko etxean. Irakurri 2026ko herriko hauteskundeen emaitzak

Irazki termikoetan bilduriko arreta 2026tik aitzina, MaPrimeRénov’ dispositiboa anitz aldatzen da energia gehien kontsumitzen dituzten bizitegiak xedetzat hartzeko xedez. Orain, E, F eta G sailkaturiko bizitegiak lagunduak dira lehentasunez. Helburua da zaharberritze orokorrak akuilatzea bizitegiaren emaitza energetikoak modu adierazgarrian hobetzea ahalbidetzen dutelarik. Energiaren kontsumoa modu iraunkorrean murrizteko bidea eskaintzen duten obrak dira bereziki balioan ezarriak, […] Irakurri 2026ko MaPrimeRénov’, familientzat aldatzen dena

Kultura-denboraldiaren liburuxka ikusi Denboraldiaren lehen partearen berri Denboraldiaren lehen partearen berri 2025-2026 kultura-denboraldia ederki hasi zen joan den urrian Nicolas Meyrieux-en On sait pas ! (Ez dakigu!) bakarrizketarekin, egitarau aberatsa, umorezkoa eta engaiatuari tonua eman diona. Martxoak 2026 Toc, tOc, toC ! – Compagnie Chamboule Touthéâtre Martxoak 14 mars 2026 – 16:00 & 17:00 Médiathèque […] Irakurri Kultura-denboraldia – martxotik ekainera: denendako egitaraua!

Urtarrilaren 6 eta 7 honetan, eskola garraio sarea eta TXIK TXAK sarea oztopatuak dira eguraldia dela eta. Eskola garraio sarean eta TXIK TXAK sarean zirkulazioa oztopatua da goiz honetatik, 2026ko urtarrilaren 6a. Météo France agentziak zabaldu dituen azken informazioen arabera, tenperaturak oraindik negatiboak izanen dira Ipar Euskal Herri barnealdean eta bihar goizean ezin izango da […] Irakurri ZIRKULAZIO OZTOPATUA ESKOLA GARRAIO ETA TXIK TXAK SAREAN 2026KO URTARRILAREN 6 ETA 7AN