Bizikleta-Bideak : Bizikleta aitzina doa

Uda honetan, zirkulazio-arintzeaz baliatzeko, Herriko Etxeak bizikleta-bideak hedatze-lanekin segituko du, hemendik eta urte-hondarrera herriaren ardatz-nagusia zeharkatzeko, leku propioa erabiliz.

Mugikortasun aktiboetarako bidean

Bizikleta bide plan hori trantsizio ekologikoaren aldeko herriko planaren 34. ekintzaren ildoan sartzen da, honakoa aurreikusten duelarik: “bizikleta bideak antolatzea gune garbian, bi norabideetan, oinezkoen eta ibilgailuen joan-jinetatik ahal bezain bereiz, herri mugakideen antolaketekin loturan”. Ekintza horrek Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasun Planean parte hartzen du: garraio publikoen, bizikletaren eta ibilketaren garapena, bizikletazko joan-jinak seguru ezartzeko eta errazteko helburua duten antolaketek ahalbideturik.

Urrats operatiboa 2024an abiatua izan da. Lehen urrats horren ondotik, Prisse eta Plaza Berriaren arteko lehen kilometroa estreinatua izan da 2024ko irailean.

Epe luzean, 3,3 km-ko bizikleta bidea sortua izanen da, Baiona eta Mugerreko bideak lotzeko xedez.

Obrak bi fasetan

Urruzpuruko giratoriotik Aturri ikastetxera

Urruzpuru biribilgunetik Alminoritz biribilgunera, bi norabideko bizikleta bide segurua sortua izanen da.
Horren parean, Oiharzabaleniaren aldean, bizikletek eta oinezkoek partekaturiko bide batek joan-jinen segurtasuna bermatuko du. Antolaketa horrek familiek adierazi zuten eskaerari erantzuten dio, hots bigarren mailako ikastetxera bizikletaz edo trotinetaz doazen ikasleendako ibilbide segurua ukaitea.

Urruzpuruko giratoriotik Plaza Berrira

Bidea herriko etxearen aldean sortua izanen da eta Pirinioen etorbidea lotuko du Oiharzabaleniatik. Horretarako, elkargoak bide horren antolatzeko beharrezkoak ziren lurrak erosi ditu.

Obra plana deskargatu

Proiektua zenbakitan

Herriko Etxeak eta Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak ezarri berri dituzten kontagailuek lehen ikuspegi bat ematen dute bizikleta-bideen erabiltzeari buruz, bai eta bertako joan-jinen emendaketari buruz ere. Kontagailu horiek bi gune estrategikotan ezarriak izan dira: Elizatik hurbil, herriko sarreran eta Lapurdiko etorbidean, Ametza Ikastolaren parean.

Lapurdiko etorbidean, Kultur Poloaren parean, 200 bizikleta zenbatzen dira egunero batez beste, eta 2024ko abendutik ekainera, ibiltzea etengabe emendatu da.

Bestalde, kontagailuek %30eko aldea erakustera ematen dute, astea eta asteburuaren artean, eta lanera doazen eta itzultzen direnei lotutako puntako pasatzeei, hots, 07:30etik 08:30era eta 16:30etik 17:30era. Bizikleta-bideak beraz, egunerokotasuneko ibilbideendako erabiliak dira gehienbat: etxea-lana-eskola.