Euskaraldia à Saint-Pierre d’Irube / Hiriburu ! / Euskaraldia Hiriburun!

Euskaraldia berriz dator laugarren edizio baterako 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Euskaraldia euskararen erabilera akuilatzeko helburua duen gizarte mugimendu bat da. Elkarte ugarik dute euskara sustatzen duen ekitaldi hori eramaten Euskal herri osoan.

Hiriburuko hiriak edizio berria antolatu du egitarau politarekin:

  • maiatzaren 18an, igandea, zatozte saldoan Euskararen Eguna ospatzera
  • maiatzaren 22an, osteguna, Mintza Pratika izanen da La Perle gelan,
  • maiatzaren 24an, larunbata, ibilaldi bat antolatua da euskara sustatzeko 11 egun horiek bururatzeko!

Euskaraz Bizi Hiriburun elkarteak du egitaraua antolatu, Leinua, Uhaina, AEK, Oinutsik Yoga, Jokorin, Ametza Ikastola, Errobiko Joaldunak, Jondoni Petri ikastetxea eta Basté-Quieta ikastetxearekin elkarlanean.