Ekitaldiak kargatzen

Ikusgarria : Zapata Berriak

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

24 apirila 2022 @ 17 h 00 min - 18 h 00 min

EUSKARAZKO IKUSGARRI EGUNA TTIPIENENTZAT ETA HAIEN FAMILIARENTZAT

Kalakaño, euskarazko lehen haurtzaroaren hamabostaldiaren karietara, Euskal Elkargoak dohainikako ikusgarri egun bat antolatzen du familientzat. Apirilaren 24an iraganen da Maulen, Donapaleun, Hiriburun eta Donibane Lohizunen. Gazteendako erreferentziazko bi sorkuntza ezagutzeko parada.

 

Sari franko ukan dituen “Zapata berriak” objektu-antzerkia, L’home Dibuixat konpainia katalanak emanik. Zapata berriak ikusgarriak iniziazio ibilbide bat aipatzen du. Mutiko batek zapata berriak janzten ditu eta bidean inguruan duen mundua deskubritzen du: karrikak, etxeak, paisaiak, jendeak eta animaliak. Zapatek esperientziak eta abenturak bizi dituzte, eta mutikoa, emeki-emeki, handitzen da.

  • 17:00etan Hiriburun, La Perle

«Nire zapata berriak»

Haur batek zapata berriak janzten ditu eta errekara doa krakada egitera. Bidean, inguruan duen mundua deskubritzen du: karrikak, etxeak, paisaiak, jendeak eta abereak. Bere oinetakoek esperientziak eta abenturak pilatzen dituzte, eta bera, pixkanaka-pixkanaka, handitzen da.

Oinetakoen izariak bizi osoan laguntzen gaitu. Izariak oina neurtzen du, baina baita adina, esperientziak eta bizian daramagun ibilmoldea ere. Egunak, urteak eta zapata-ontziak pasatzen dira. Ttipiak, ertainak, handiak…

Xehetasun praktikoak

Animazio guziak dohainik izanen dira.

Egitaraua: communauté-paysbasque.fr / événements

 

Xehetasunak

Data:
24 apirila 2022
Ordua:
17 h 00 min - 18 h 00 min
Ekitaldi kategoria:
,

Antolatzaile

CAPB
Telefonoa:
0646446483

Egoitza

La Perle
29 avenue de la Basse Navarre
Saint-Pierre d'Irube, 64990 France
+ Google Map