GAZTEN HERRIKO KONTSEILUA

Hiriburuko Herriko Etxeak erabaki zuen, 2023ko martxoaren 30ean Herriko Kontseiluan eztabaidatu ondoren, CM1, CM2 eta 6. mailetan eskolatuak diren haurrek osaturiko Gazteen Herriko Kontseilua sortzea.

Erabaki hori, Herriko Etxeak gazteriaren aldeko politika aktibo eta borondatezkoaren baitan sartzen da.

Demokrazia parte-hartzailea sustatzeko engaiamendu azkarraren berri ematen du ere eta Hiriburuko hautetsiek gazteei hitza emateko eta erabaki publikoak hartzeko duten borondatearen erakutsi nahi du ere.

GHK proiektuak helburu pedagogiko zein politikoei erantzuten die.

Pedagogia aldeari dagokionez, GHKk demokrazia eta herritartasuna ikasteko lekua izan nahi du, gazteek erakundeak hobeki ezagutzen laguntzeko. Beren esperientzia, aritzearen arabera  hobetzeko tresna izanen da.

Politikoki, GHKk gazteei aukera eman nahi die, beren beharrei ihardesten dieten politikak beraiek finkatzen, lantzen eta aplikatzen.

Gaur eguneko “elkarteentzat gibel egitearen” testuinguruan, eta gazteek politikarendako duten atxikimendu galtzearen testuinguruan, Hiriburuko Herriko Etxeak, beraz, eskola publiko eta pribatuetako irakasleekin lankidetzan egin duen proiektu honen bidez, gure gazteak herritar engaiatuak eta arduratsuak bilaka daitezen ahalbidetu nahi du, baita tokiko biziaren eragile ere.

L’installation de ce premier Conseil Municipal des Jeunes, élu le 13 juin prochain, se tiendra le mardi 20 juin 2023 à la salle La Perle.

Dossier de candidature à télécharger :