Aurten, Hiriburuko Herriko Etxeak biztanleen errolda eginen du herriaren bilakaera eta beharrak hobeki ezagutzeko, eta proiektu ttipi eta handiak garatzeko horiei erantzuteko. Bizitegi eta biztanle guziak erroldatuak izanen dira urtarrilaren 15etik otsailaren 14ra, bi egun horiek barne.
Nola antolatua da errolda?
Auzapezaren gutun bat banatua izanen da gutunontzietan ekintzaren berri ukan dezazuen. Ondotik, Herriko Etxeak enplegatzen duen erroldagile batek Internet bidez erroldatzeko jarraibideak emanen dizkizue zuzenean edo erabilera ohar bat utziko dizue gutunontzian. Adieraziriko aginduei jarraiki linean erroldatzeko.
Dokumentu hori ezinbestekoa da, artoski gorde!
Linean erroldatzea zuentzat soila eta lasterra da. Paperezko inprimaki gutiago inprimatuz, Herriko Etxeari merkeago ateratzen zaio eta ingurumenerako arduratsuagoa da! Linean erroldatu.
Urtarrilaren 12an oraindik dokumentukorik ez baduzue jaso, herriko etxeko harrerarekin harremanetan sartu 05 59 44 15 27 zenbakira deituz.
Gure herrian erroldari buruzko argibide gehiago: .
Herritarren erroldari buruzko argibide gehiagorako: le-recensement-et-moi.fr.