Korrikaren 24. edizioa, euskararen aldeko lasterketa, martxoaren 19an abiatu da Atharratzetik eta Euskal Herri osoan gaindi ibiliko da 11 egunez, Bilbora heldu arte, martxoaren 29an.
Hiriburuko Herriko Etxeak Korrikari bere sustengua berretsi du lasterketaren kilometro bat diruztatuz, eta hiriburutar guziak kilometro hori kurritzera gomitatzen ditu, herriko taldearekin batera!
Bil gaitezen 20:15ean, 1462. kilometroan, Aturriko bidearen 1652. zk.an, D261 errepidean, 20:30ean ttanko iritsiko den lekukoari jarraikitzeko Baionarantz.
Lasterketa urririk da eta denei irekia.
Ttipi ttapa… ttipi ttapa… Korrika!