Korrikaren 24. edizioa, euskararen aldeko lasterketa, bihar abiatuko da Atharratzen eta Bilbora helduko da martxoaren 29an.
Eta korrikarekin batera dator Korrika Ttipi! Ametza, Baste-Quieta eta Jondoni Petri ikastetxeetako haurrak korrika ibili dira joan den martxoaren 17an, asteartea, herrian gaindi.
Herriko Etxeak, hiru ikastetxeek eta Euskaraz Bizi Hiriburun eta AEK elkarteek antolaturiko ekitaldi eder horretan, lekukoa eskutik eskura ibili da Plaza Berriraino non Ametza ikastolako ttipienak zeuden handienen zain.
Dantza eta musika une baten ondotik, aurtengo Korrikaren kantu ofizialaren soinuan, ikasleek piknika goxo bat partekatu dute eguzkipean.
Ttipi ttapa… ttipi ttapa… Korrika!
Martxoaren 24an Lehuntzen bil gaitezen Korrikarekin bat egiteko.






