
Ipar Euskal Herriko Mugikortasun Emisio Gutiko Eremuaren (M-EGE) dispositiboa aldi bateko gelditua izan da martxoaren 29an, larunbata. 2021eko Klima eta Erresilientzia Legearen arabera, 150.000 biztanle baino gehiagoko hirigune guzietan EGE sortzea manatzen duena, neurri hori 2025eko ekainaren 1ean ezarri behar zen indarrean. Abian diren Legebiltzarreko eztabaidek, besteak beste, EGEak alde bat kendu nahi dituen legegai-zuzenketa bat onartzeak, erabaki hortara ekarri dute. Ondorioz, bide-seinaleztapenik ez dute ezarriko, eta erabiltzaileek ez dute EGEaren izenean isunik ukanen.
Ipar Euskal Herrian M–EGE-ari buruzko aitzineko erabakiak berriz irakurtzeko, hemen da.