Nutri’Activ tailerrak: bizi osasuntsu eta aktibo bat ukateko 55 urtetik landa.

Hiriburuko Herriko Etxeko Gizarte Ekintzako Udal Zentroarekin lankidetzan, Lurraldeetako Osasun, Hezkuntza eta Prebentzio Elkarteak (ASEPT) “Nutri’ Activ” tailerraren hainbat saio antolatzen ditu astearteetan, maiatzaren 20tik uztailaren 1era.

55 urtetik gorakoentzako tailer honek, arrakasta handia izan zuen lehen “Form ‘Bien Être” tailerraren ondotik dator.

Tailerra urririk da, aldiz, izena eman behar da 05.59.80.64.90 zenbakira deituz.

Egitaraua:
• Elikadura ohiturak eta jarduera fisikoa
• Osasuna eta plazera uztartzeko trukoak
• Etiketak, higienea eta xahutzeak
• Giro goxoa eta esperientzien partekatzea

Tailer guzien datak ikusgai dituzue Gertakarien atalean.

🕙 10:00 – 12:00

📍Harretxe gelan – Mimosetako bidexka, 19