“Ontsa jatea” ateleri bat antolatu dute Basté-Quieta eskolan

Apirilaren 15ean, asteartearekin, “ontsa jatearen” inguruko ateleri bat eskainia izan zitzaien Basté-Quieta ikastetxeko ikasleen burasoei. Eskolak, Hiriburuko Herriko Etxeak eta Laura Martegoute-k –medikua eta ikasle-burasoa–partaidetzan antolatua, ateleri hau Herriko Kontseiluan berrikitan bozkatua izan den Elikagaien Xahuketaren Kontrako Herriko Planaren baitan kokatzen da.

Topaketa honen helburua: egunerokotasunean, elikadura orekatua hartzeko erreferentzia errexak ematea, produktu sanoak, tokikoak eta guti eraldatutakoak hobetsiz.

Laura Martegoute-k elikadura-piramidea aurkeztu zuen, eta lekadunen inguruko quizz bat animatu zuen, alternatiba nutritiboak eta ekonomikoak aztertzeko.

Goiza, lagunarteko giroan bururatu zen, «etxean egina» izan balitz bezalako krakadarekin: pastiza guti azukratuak, Martegoute andereak moldatuak eta dute izoztua, Christine Petrissans-ek eta herriko jantegiko taldeak egina.

Osagarria, sentsibilizatzea eta elikaduraren inguruko harremanak uztartzen zituen partekatze-mementoa.