ZIRKULAZIO OZTOPATUA ESKOLA GARRAIO ETA TXIK TXAK SAREAN 2026KO URTARRILAREN 6 ETA 7AN

Urtarrilaren 6 eta 7 honetan, eskola garraio sarea eta TXIK TXAK sarea oztopatuak dira eguraldia dela eta.

Eskola garraio sarean eta TXIK TXAK sarean zirkulazioa oztopatua da goiz honetatik, 2026ko urtarrilaren 6a. Météo France agentziak zabaldu dituen azken informazioen arabera, tenperaturak oraindik negatiboak izanen dira Ipar Euskal Herri barnealdean eta bihar goizean ezin izango da zerbitzu normal bat segurtatu.

Eskola autobus-lineak

  • Ipar Euskal Herri barnealdea: zirkulazioa gelditua da arratsalde honetan ere, bai eta bihar ere, goizez eta eguerdiz.
  • Itsasbazterra eta Hego-Lapurdi: zirkulazioa mantendua da arratsalde honetan, bai eta bihar ere, goizez eta eguerdiz.

SMS bidez edo mezu elektronikoz jasoko dute informazioa geldituak izan diren lineetan izena emana duten haurren gurasoek.

Ohiko TXIK TXAK lineak

  • Ipar Euskal Herri barnekaldea eta Aturri (41, 42, 43, 60, 61, 62, 63 eta 64 lineak): zirkulazioa gelditua da arratsalde honetan ere. Progresiboki itzuliko da bihar goizean, sektoreen eta eguraldiaren arabera.
  • Itsasbazterra, Errobi eta Hego-Lapurdi (40, 44, 45 et 46 lineak): oztopatua bada ere, zirkulazioa mantendua da. Bihar ere hala izanen da.

Informazio eguneratua eskura daiteke Txiktxak.fr webgunean eta telefono aplikazioan. Zirkulazio baldintzen berri hartzea galdetzen zaie erabiltzaileei abiatu aitzin.