2023-2024ko TXIK TXAK eskola-garraioetarako izen-emateak

2023-2024 ikasturteko sartzeari begira, Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunaren lurraldean bizi diren eta herriko eskola batean eskolatuak diren ikasleen garraioa segurtatzeko urratsak oraindanik egin behar dira.

TXIK TXAK eskola-garraioetarako izen-emateak 2023ko maiatzaren 30a eta agorrilaren 6a artean egin behar dira, txitxak.fr webgunearen bidez.

Autobus-lineei zein tenoreei buruzko xehetasun guziak webgune honetan daude irakurgai. Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuko zerbitzuak hor dira publikoa laguntzeko, telefonoz edo e-mailez: 05.59.44.77.77 / transportsscolaires@communaute-paysbasque.fr)