2023ko eskola-sartzea : Izen emaitea oraindanik!

2023-2024 ikasturtea orain berean antolatzen da.

Eskola publikoetan, izen emateak Herriko Etxean egiten dira bakarrik.

Sail ttipietan hasiko diren 2020an sorturiko eta CPko haurrentzat dira, baita eskola pribatu batean edo orduraino beste herri batean eskolatuak ziren haurrentzat.

Eskola publiko eskaintza Hiriburun:

  • -Urruzpuruko eskola: elebakarreko irakaskuntza
  • Basté-Quieta eskola: elebakarreko irakaskuntza edo euskarazko elebidun murgildua ama-eskolan, eta gero elebakarrean edo elebidun ez murgildua CPtik goiti.

Bi eskola publikoen artean, haur-kopuru orekatua begiratzeko, zure haurraren izena eman behar duzu, eskola-mapak agertzen dizun zure bizitegiari doakion araberako ikastetxean.

Ez da salbuespenik onartuko, salbu sail elebiduneko eskaerentzat edo haurraren anai-arreba bat zure hautuzko eskolan eskolatua baldin bada.

Izena emateko inprimakia webgunean eskuragarri da (https://www.saintpierredirube.fr/), edo Herriko Etxean eskura dezakezu.

Edozein informazioen ukaiteko, Herriko Etxeko zerbitzuengana joan zaitezke.

Eskaera egin orduko, Auzapez Jaunak sinaturiko izen-emate ziurtagiria ukanen duzu, eskolako zuzendariari eman beharko duzuna ikasturtea bururatu aitzin (edo, udan etxez aldatu baldin baduzu, eskola sartzean).

Eskola pribatuetan, izenak ematen dira dagokion eskolako zuzendaritzan.

Eskola pribatuen eskaintza Hiriburun:

  • Ametza ikastola: euskarazko irakaskuntza murgildua
  • Jondoni Petri Eskola: elebakarreko irakaskuntza edo euskarazko irakaskuntza elebiduna

Bestalde, izena eman ondoren, Herriko Etxeak eskolaz kanpoko harrera-zerbitzu bat eskaintzen die burasoei astelehen, astearte, ortzegun eta ortziraletan, goizeko 07:30etik arratseko 18:30era, baita doako eskola-garraioko eta jatetxe-arloko zerbitzua ere.

Xehetasun guziak eta izen emate orriak aurkituko dituzu Herriko Etxeko webgunean, https://www.saintpierredirube.fr/, Bizi Praktikoa“ atalean.