Antzerkia La Perle gelan : La Valse du Hasard

Victor Haïm-en antzerkia

Istorioa :

Emazte batek bere autoa 220km/orenean gidatzen du lainoan. Istripua saihestezina da. Leku hetsi eta bitxi batean aurkitzen da. Aingeru batek galdeketa joko batean sar arazten du, zeinetan bere paradisura sartzea edo infernura sartzea den jokoan. Batean liluratzaile, bestean manipulatzaile, galdeketa-ihardespen araurik gabeko joko batean ariko dira buruz-burukako borroka batean baina zeinaren ondorioz, eternitatea baita hor jokatzen…

Antzerkilariek « geroko » biziaren ikusteko molde sentsible, arina eta hunkigarri bat parteka arazten daukute.

«Zergatik ukan genezazke haraindian, lur honetan bezain bateko ihardespen zoroagorik ? » dio antzerki honen autoreak.

Sartzea : 13€ edo 13 Eusko
5€ (edo 5 eusko)  –  12 urtetik

Xehetasunak : 
Hiriburun Herriko Etxea : 05 59 44 15 27
@ : communication@saintpierredirube.fr

Sartzeak salgai : 

  • Hiriburun Herriko Etxea (Plaza Berri 1, 64990 Hiriburu) Apirilaren 8tik.
  • Leku hartan : txartel bulegoa 19:30ean irekiko da , La Perle gelan, avenue de la Basse Navarre.