Osasun egoera berezia dela medio eta denen segurtasuna eta osagarria babesteko, Hiriburuko Herriak eta GEUZak ez dute aurten adinekoen apairurik antolatuko.
Halere urte hondarreko ospakizunak gisa batez egiteko, Herriak kutxa goxo bat eskainiko die nahi duten pertsonei eta hautetsiek etxerat ekarriko diete.