DECLICS ENERGIA-URA ERRONKA IPAR EUSKAL HERRIAN

Klimarentzat, jestu ona egizu, Declics energia-ura erronkan parte hartuz !

2021ko azarotik 2021eko apirilera, Ipar Euskal Herriko CPIE elkarteek, Euskal Hirigune Elkargoko laguntzari esker, antolatzen dute Declics energia – ura erronkaren 6. edizioa.

DESAFIOA

Ura eta energia kontsumoak %8az apaltzea, erosotasunik galdu gabe, eko-jestu sinpleekin. Ingurumenaren zaintzen parte hartzeko manera ezin hobea, familiarekin eta etxetik !

NOLA PASATZEN DA

Taldeka eta animatzaileekin, zure egunerokotasuna aztertuko duzu (argiztapena, berotzea, tresnen kudeatzea, uraren erabilpena, eta abar) eta emeki emeki erronkarentzat finkatu helburuen lortzeko usaia berriak plantan jarriko dituzu. Zure laguntzeko tailer, bisita eta topaketak proposatuak izanen zaizkizu.

SARIA ZER DA

  • Desafio hastapenean, ura eta energia kontsumoak apatzeko Kit bat ukanen duzue
  • Desafio bukaeran, hiru sari izanen dira: energia ekonomia hoberenaren saria, uraren ekonomia, hoberenaren saria eta motibazio handienaren

NORK PARTE HAR DEZAKE

Erronka urririk da eta Ipar Euskal Herriko biztanle guziei idekia da, izan bakarrik, bikotean, haurrekin edo gabe, alokatzaile edo jabe.

Haatik, baldintza teknikoak badira :

  • Ordenagailu bat, Internet konexio bat eta helbide elektroniko bat ukan edo sarbidea izan ;
  • 2019ko eta 2020ko ur eta elektrizitate fakturak zure esku izan ;

Energia ekonomiak faltsutzen ahal lituzkeen obra handirik ez eginik izan (isolazioa, baloi termodinamiko baten instalakuntza, etab.) ez eta ere 2019an edo 2020an etxe aldaketarik eginik izan.

Informazio gehiago jasotzeko edota izena emaiteko, animatzaileekin kontaktuan sartu:

  • Laurence Elicetche (CPIE Euskal Itsasbazterra) 07-66-03-46-47 edo
  • Laurence Goyeneche (CPIE Euskal Herria)  au 05-59-37-47-20 edo

Téléchargez le flyer : Flyer Déclics EUSKARA