Eltxo tigrearen aurka borroka gaitezen elkarrekin!

Udaberriro, eltxo tigrea berriz dator. Besteak baino oldarkorragoa da, egunez ziztatzen du eta 150 metroko eremu batean bizi da. Ziztatzen bazaitu, zure etxean edo etxe ondoan sortu dela erran nahi du!

Denge sukarra, chikungunya edo Zika sukarra ekar dezakeelarik, bere presentzia osasun publikoko erronka bat da. Ohitura on guziak hartuz, bere ugaritzea murrizten dugu.

Berehala hartu beharreko ohitura onak:

  • Euri-urak biltzeko ontziak: isur-hodi eta ur azalaren artean eltxo sare bat zabaldu, edo harrik ez dagoela segurtatu astero.
  • Loreontzi azpikoak: harea ezarri, landarea ureztatua da, eltxoak ezin du errun.
  • Kanpo estalkiak, gurpil azalak, kanpoko jostailuak: euri-ura gorde dezakeen guzia hustu, guti bada ere.
  • Isurbide begi eta isur-hodiak: ura ongi isurtzen dela segurtatu. Eltxoei hosto busti metak anitz gustatzen zaizkie.
  • Urmaelak, ur ziloak, erabili gabeko igerilekuak: oihal batez estali.
  • Hilerriak: hilarriak artatu. Loreontziak eta lore-askak maiz erabiliak dira errutoki gisa.

 

Plus d’informations sur https://www.nouvelle-aquitaine.ars.sante.fr/campagne-de-prevention-pas-de-quartier-pour-les-moustiques