Euskaraldia berriz dator laugarren edizio baterako 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Euskaraldia euskararen erabilera akuilatzeko helburua duen gizarte mugimendu bat da. Elkarte ugarik dute euskara sustatzen duen ekitaldi hori eramaten Euskal herri osoan. Hiriburuko hiriak edizio berria antolatu du egitarau politarekin: maiatzaren 18an, igandea, zatozte saldoan Euskararen Eguna ospatzera maiatzaren 22an, osteguna, Mintza Pratika izanen da […] Irakurri Euskaraldia à Saint-Pierre d’Irube / Hiriburu ! / Euskaraldia Hiriburun!

Goresmenak Alexia Troundayri, Hiriburuko bestetako afixa lehiaketa irabazi baitu. Besten giroa sentitzen hasten da: maiatz hastapen honetan Hiriburuko besta komiteak, Marie Bonnet lehendakari duen Si on peignait elkartearen laguntzarekin, Alexia Trounday baionar gaztearen afixa saritu du, ekainaren 27tik 29ra iraganen diren herriko besten aurtengo edizioa iragartzeko bere afixa hautatu baitute. Lehen hautaketa bat egin zuten […] Irakurri 2025eko pesten afixa saritua izan da

Hiriburuko Herriko Etxeko Gizarte Ekintzako Udal Zentroarekin lankidetzan, Lurraldeetako Osasun, Hezkuntza eta Prebentzio Elkarteak (ASEPT) “Nutri’ Activ” tailerraren hainbat saio antolatzen ditu astearteetan, maiatzaren 20tik uztailaren 1era. 55 urtetik gorakoentzako tailer honek, arrakasta handia izan zuen lehen “Form ‘Bien Être” tailerraren ondotik dator. Tailerra urririk da, aldiz, izena eman behar da 05.59.80.64.90 zenbakira deituz. Egitaraua: • […] Irakurri Nutri’Activ tailerrak: bizi osasuntsu eta aktibo bat ukateko 55 urtetik landa.

Bakarrik eta “Comedy Club” moduan arrakasta ukan ondoren, Timothé Poissonnet La Perle aretora itzuliko da hirugarren aldiz huts egin ezin duzun umorista talde batekin. Gaualdiak alaia izanen da artista talentudunei esker: Cécile Marx, Flora Amara, Certe Mathurin eta Gabriel Francès bertan izanen dira umorez beteko gaualdia eskaintzeko. Umoristen ikuskizun honek modu gogoangarrian itxiko du 2024-2025 […] Irakurri Umorista multzoa – Kultur denboraldiari amaiera emateko gau ederra La Perle aretoan

Apirilaren 15ean, asteartearekin, “ontsa jatearen” inguruko ateleri bat eskainia izan zitzaien Basté-Quieta ikastetxeko ikasleen burasoei. Eskolak, Hiriburuko Herriko Etxeak eta Laura Martegoute-k –medikua eta ikasle-burasoa–partaidetzan antolatua, ateleri hau Herriko Kontseiluan berrikitan bozkatua izan den Elikagaien Xahuketaren Kontrako Herriko Planaren baitan kokatzen da. Topaketa honen helburua: egunerokotasunean, elikadura orekatua hartzeko erreferentzia errexak ematea, produktu sanoak, tokikoak eta […] Irakurri “Ontsa jatea” ateleri bat antolatu dute Basté-Quieta eskolan

Aurten ere Eusko Eguna berriz antolatuko dugu, Ezpeletako merkatu estalian, apirilaren 12an, larunbatean. Egun hartan, urteroko gure besta herrikoi handiaren karietara, tokiko moneta eta lurraldeko alternatibak ospatuko ditugu. Azken edizioetan bezala, jende guziendako aktibitatez beteriko egitarau aberatsa prestatu dugu. Eta puntu gorena, gauaz, Xiberoots eta Gatibu taldeen kontzertuekin! Urtero bezala, Eusko Eguna egun bateratzailea izanen […] Irakurri Eusko Eguna edizio berri baterako itzuliko da!

Larunbat honetan, martxoaren 29an, Igorpen Gutxiko Zonaren (IGZ) abiatzea bertan behera gelditu da. 150 000 biztanletik gorako hiriguneetan IGZren sorrera galdetzen duen 2021eko Klima eta erresilientzia legea betez, neurri horrek 2025eko ekainaren 1ean sartu behar zuen indarrean. Frantses parlamentuko egun hauetako eztabaidek, besteak beste IGZren ezeztatzea dakarren emendakinak, ekarri dute erabaki hau. Horiek hola, ez […] Irakurri Suspension de la Zone à Faibles Émissions mobilité au Pays-Basque

Ipar Euskal Herriko Mugikortasun Emisio Gutiko Eremuaren (M-EGE) dispositiboa aldi bateko gelditua izan da martxoaren 29an, larunbata. 2021eko Klima eta Erresilientzia Legearen arabera, 150.000 biztanle baino gehiagoko hirigune guzietan EGE sortzea manatzen duena, neurri hori 2025eko ekainaren 1ean ezarri behar zen indarrean. Abian diren Legebiltzarreko eztabaidek, besteak beste, EGEak alde bat kendu nahi dituen legegai-zuzenketa […] Irakurri Mugikortasun Emisio Gutiko Eremua gelditua da aldi bateko Ipar Euskal Herrian / Mugikortasun Emisio Gutiko Eremua gelditua da aldi bateko Ipar Euskal Herrian

Bil ta Garbi sindikatuarekin lankidetzan, hiriak konpostatze kolektiboko bi dispositibo proposatzen ditu, bizitegi eraikinen oinetan eta auzotegietan, biztanleei beren hondakin biologikoen balorizazioan azkarki parte hartzeko bidea eskaintzeko gisan. Bisita bat antolatua izanen da martxoaren 31n, 14:00etatik 16:00era, Mentaberriko konpostagailua ezagutzeko. Horren erabilerari eta konpostatze kolektiboaren ohitura onei buruz gehiago ikasteko aukera ona izanen da. Bil […] Irakurri Konpostatze kolektiboa, denendako konponbideak

Garai berri bat dator hiriko adinekoen Bethi Gazte elkartearentzat. Joan den martxoaren 22an iragan den biltzar nagusiak bulegoaren aldaketa finkatu du, Daniel Caplanne delarik lehendakari berria. Azken urteetan elkartea kudeatu duen Jean-Pierre Vincent jauna azkarki engaiatu zen lan horretan. Gaur lekukoa pasatu du, beste bulego kide batzuekin batera: hainbat urtetan diruzaina izan den Pascale Ithurraldek […] Irakurri Indar berriak Bethi Gazte elkartearen zuzendaritzan