
Hamarkada batez Basté-Quieta eskolan zuzendari arizan ondoan, Isabelle Casenave hemendik aitzina etorkizun handiko erretretaz baliatzera joan da. Beraz, herriaren izenean, haren joatea herriko etxean ospatu zen uztailaren 5ean, astelehena, eskolako haren irakasle-lankideekin eta beste eskola batzuetako zuzendariekin, ama eskoletako lurralde-agente berezituekin eta eskolaldi inguruko animatzaileekin, ikasle-burasoen ordezkariekin eta hautetsiekin, besteak beste, Alain Iriart auzapezarekin eta Mathieu Elgoyhen eskolako gaien auzapezordearekin. Irakurri Orrialde bat itzuli da Basté-Quieta eskolan