Igurikaturiko ekaitzarekin batera 90-110 km/h-era irits daitezkeen haize bolada azkarrak eta neurri ertain edo handiko harriak izan daitezke.
Biztanleendako segurtasun aholkuak:
• Eraikin gogor batean aterpetu, zuhaitzetatik eta erreketatik urrun.
• Ahalaz ez mugitu eta berriak maiz hartu hedabide ofizialen bidez.
• Haize edo uholde arriskua dauden lekuetan kokaturiko ondasunak babestu.
• Zuen sakelakoak eta tresna elektrikoak ez erabili ekaitzaren denboran.
Herriko Etxeak zuhur jokatzea eskatzen dizue.