Hezkuntza nazionaleko Ikuskaritzarekin adosturik, Herriko Etxeak ikastetxeak irekirik atxikitzen ditu, zerbitzu publikoaren jarraikitasunaren harira.
Akademiako agintariek ikasleak ikastetxeetan errezibitzea lehentasuntzat jotzen dute.
Haatik, begi onez ikusiko dira beren haurrak salbuespenez etxean atxiki nahi dituzten familiak, batez ere ostegun arratsaldean, bero handiena izanen delarik.
Hezkuntza taldeak eta herriko zerbitzuak ahal bezain ongi antolatzeko gisan, ikastetxeari zure haurra ez dela eskolan ibiliko jakinaraztea eskertzen zaituztegu.
Etorriko diren haurrek honakoak ekartzea eskatua da:
• Jantzi arinak eta zapata egokiak
• Urez beteriko botila
• Garbi-oihal bat (zakutxo edo plastikozko poltsa batean)
• Xukadera bat
Jarduera lasaiak lehenetsiko dira egun osoan zehar.
Irakasleak, herriko langileak eta hautetsiak guziz mobilizatuak dira zuen haurren segurtasuna, erosotasuna eta ongizatea bermatzeko bero handiko garai honetan.
Zuen gogo onaz eskertzen zaituztegu eta zuen zerbitzuko gaude.