Urriaren 7tik 8ra bitartean, irain izaerako hainbat idazkun aurkitu dira espazio publikoan eta jabetza pribatuetako murruetan.
Herriak irmoki gaitzesten ditu gure bizikidetza-esparruari, besteekiko errespetuari eta elkarbizitzaren balioei kalte egiten dieten ekintza horiek. Adierazpen-askatasunari oso atxikia den arren, herriak gogorarazten du askatasun hori pertsonak eta ondasunak errespetatuz gauzatu behar direla, ondasun publikoak zein pribatuak izan. Adierazpen-askatasunak ez ditu inolaz ere irainak edo kalte materialak justifikatzen.
Herriak salaketa jarri zuen joan den urriaren 12an, jendarmerian. Ikerketa abian da.
Azken asteotan, herriko zerbitzu teknikoak pintaketak ezabatzeko lanean aritu dira. Hala ere, horietako batzuk ezabatzeko murruak kaltetu ditzaketen teknikak erabili behar dira, edo kostu biziki handia dutenak eta emaitzaren bermerik gabe direnak.
Bestalde, herriak ezin du esku hartu oso hauskorrak diren espazioetan, hala nola harri porotsuzko edo erraz xehatzen diren harrizko murruetan.
Murruak jabetza pribatukoak direnean, herria dagokien jabeekin harremanetan da, elkarrekin konponbiderik egokienak atzemateko.
Herriak gogorarazten du baimenik gabe bide publikoan, murruetan, ibilgailuetan edo hiri-altzarietan egindako pintaketak, grafitiak edo idazkunak delitu direla. Kalteak «arinak» direnean, 3.750 euroko isuna eta interes orokorreko lanak egiteko zigorra ezar daitezke. Kalteak «handiagoak» direnean, zigorrak bi urteko presondegira eta 30.000 euroko isunera irits daitezke (Zigor Kodearen 322-1 artikulua).
Herriak konpromiso osoz segitzen du gai honetan lanean, herritarrekin batera, ekintza horiek zigorrik gabe ez gelditzeko eta ez berriz gertatzeko.