Herriko argiak: elektrizitate kontsumoa biziki apaldu da

2025ean, herriak, Territoire d’énergie 64rekin lankidetzan, herriko argiak berritu ditu 270 linterna LED ekipamenduz ordeztu dira.

 Emaitzak jadanik ageri dira elektrizitate-kontsumoan, bost urtean % 54 murriztu da (lehen berritze fasea 2021ean hasi zen). Apaltze horrek energia-emaitzari eta soiltasunari dagokienez eraman ekintzen eraginkortasuna erakusten du.

 Elektrizitate-faktura ere aldatu da: 2021ean 46 987 €-koa zen, 2024an 27.250 €-koa. 2025ean, kontsumoa anitz apaldu izanik ere, faktura 28 896 €-koa zen. Aldaketa hori bereziki elektrizitatearen kostuaren gorabeheren ondorioz gertatzen da, eta ez da proportzio zuzenean gertatzen kontsumitzen den energia-kantitatearekin. Horrela, kontsumoaren % 54ko murrizketak fakturaren % 39ko murrizketa eman du bost urtean.

Konektatu ordulariak sarearen kudeaketa hoberako

Konektatu ordulari astronomikoen instalazioari esker argi publikoen pizteko eta itzaltzeko tenoreak zehazki egoki daitezke beharren eta ekitaldien arabera, eta horrela erabiltzaileen segurtasuna indartzen du argi-kutsadura mugatuz.