Hiriburuko herriaren komunikatua urriaren 17ko gertakarien ondoren

Herriak irmoki gaitzesten ditu urriaren 17an pertsonen aurka nahiz ondasunen aurka egindako indarkeria-ekintza guztiak. Eraikin publikoen aurkako erasoak salatzen ditu, bereziki Herriko etxeen aurkakoak. Ez dezagun inoiz ahantz Herriko etxeak, batez ere, «herriaren etxeak» direla, gure demokraziaren eta hurbileko zerbitzu publikoen sinboloak. Herriko etxeei erasotzea, beraz, gure demokraziari erasotzea da, jadanik ahulduta dena, hain zuzen ere.
 
Herriak elkartasun osoa adierazten die kaltetutako herriei, haien biztanleei, hautetsiei eta langileei, baita suntsiketen eta lapurreten biktima izan diren merkatariei ere.
 
Hala ere, indarkeria-ekintza horiek ez dira nahasi behar manifestazioekin; izan ere,
manifestazio gehienak modu baketsuan egin ziren. Indarkeria gaitzesteak ez ditu, halaber, adierazitako aldarrikapen sozialak ezta gure gizarteak bizi dituen zailtasun sakonak ahantzarazi behar.
 
Gaur egun, lehentasuna demokrazia defendatzea izan behar da. Eta demokrazia defendatzeak erran nahi du haren sinboloak babestea eta gero eta zailtasun gehiago dituen biztanleriari erantzunak ematea.