Sartzearekin batean programazio kultural berria dator. Aurten denboraldia eklektikoa izanen da, antzerkia, kontzertuak eta standup ikusgarriak uztartuko baititu.
2018an La Perle gela berritu zenetik, helburu berak gidatu du Hiriburuko kultur eskaintza: publiko guzientzat pentsatua den programa bat, eta gazteei lehentasuna ematen duena.
Engaiamendu horri gure garaiko gaietan arreta jartzea gehitzen zaio: garapen iraunkorra, euskararen eta euskal kulturaren sustatzea, berdintasuna zentzu zabalenean, denboraldiko memento garrantzitsuenak elikatzen dituzten gai nagusiak dira.
Ikuskizun bizia eta artistak sustengatzea, baita ere edukiari eta prezioei dagokienez programazio eskuragarria eskaintzea, Herriko Etxearen kultur politikaren funtsezko ardatzak dira.
Denboraldi hori herriko hainbat kultur gunetan iraganen da: La Perle gelan, Plaza Berrin, aire zabaleko antzokian eta Lizaga mediatekan; eta bertan elkartzeko berantetsiak gara!
Denboraldi kultural osoa ezagutu : https://www.saintpierredirube.fr/fr/culture-sport-loisirs/saison-culturelle-la-perle/