Gazten Herriko Kontseilua lehen laguntzei buruz kontzientziatzen ari da!

Irailaren 19an, larunbata, Gazteen Herriko Kontseilariek “Lehen sokorriak: salbatzeko jestuak ikasteko goiza” ekitaldira gomitatu dituzte inguruko familiak.

GHKren kargu aldiaren lehen ekitaldia

2026ko urtarrilean kargua hartu duenetik, GHKk bere lehen ekintza eraman du, Herriko Etxeak xedetzat duen herritarren parte hartzearen ildotik doana arrunt.
Eta gure hautetsi gazteek karra eta asmamena erakutsi dute nasaiki, besteei baliagarria zaien ekitaldi bat sortzeko.

«Uste dut hain zuzen hori dela herritartasuna: ideiak ukaitea, ardura hartzea, baita, oroz gainetik, herriarentzat eta besteentzat aritzeko gogoa ukaitea.” dio Hezkuntzaren ardura duen Xabi Dublanc auzapezordeak..

Jestu egokiak ikasteko goiza

Tokiko partaideek eta GHKk proposaturiko animazioak aldizkatu dira goizean zehar:

  •  Salbatzeko jestuak bi suhiltzaile eta itsasbazterreko sokorritzaile batekin
  • Animalia bidezko bitartekaritza, lera gidaria eta bere elurretako zakurrarekin
  • Gorputz eta buru osasunaren arloko lehen sokorriak ikastea GHKk apailaturiko jokoen bidez

 

Proiektu osoa auzapeza, Hezkuntza batzordeko hautetsiak eta, Audrey Siméon-Castanier zerbitzuen lehendakariorde nagusia eta Yvan Castagné eskolaldi inguruko zerbitzuburuaren bitartez, eskolaldi inguruko zerbitzuaren laguntzarekin eraikia izan da.

Ekitaldia denei irekia izateko pentsatua izan da, belaunaldien arteko lokarria herriko zenbait ekintzen oinarria delako. Izan ere, transmisioa denen artekoa izan daiteke. Gazteek helduak sentsibilizatzen eta mobilizatzen dituzte, helduek beren esperientziak eta jakintzak partekatzen dituzte gazteekin.

Hautetsien arteko kohesioa

Lehen proiektu horrek Hiriburuko lau ikastetxeetakoak diren hautetsi gazteen arteko kohesioa indartu du: Urruzpuruko lehen mailako ikastetxea, Baste-Quieta ikastetxea, Ametza ikastola eta Jondoni Petri ikastetxe pribatua.

Eta denek balore azkar bera transmititzeko gogo handia zuten: besteak zaintzea. Prebentzioa, sentsibilizatzea eta osasuna sustatzea bakoitzak beregana dezakeen herriko erronka handia da.

Herriko taldeak Gazteen Herriko Kontseilariei goresmenak ematen dizkio erakutsi duten suhartasunagatik.

GHKren bigarren ekitaldia: familien erronka, urriaren 10ean, larunbata, Lizaga mediatekan!