Begiz Begi eraldatzen da!

Kargu aldi berri horretarako, Begiz Begi berriz asmatzen da, nortasun grafiko eta araudi editorial gaurkotuekin.

Informazioa argitzeko berriz egina

Lan hori herriko talde berriaren dinamikaren ildotik doa: herriko ekintzei buruz argiki komunikatzea eta tokiko elkarte-, kultura- eta ekonomia-ekimenak argitan ezartzea.

Zenbaki berri honetan, informazio ulergarriagoak aurkituko dituzue, aribidean diren proiektuak, herriko hitzordu nagusiak eta Hiriburu biziarazten dutenen eguneroko ekintzak hobeki ulertzeko.

Aldatzen diren atalak

Bi atal berri sortuak izan dira, “ZOOM” eta “DOSIERRA”, funtsezko gaiak sakonki aztertzeko gisan.

Begiz Begi gaurkotzeko helburua da bere lehen eginkizuna azkartzea: hiriburutarrei herriko gertakarien berri ematea eta ekintza kolektiboa balioan ezartzea denen aldean

Kargu aldi horretako lehen zenbaki honetan, Lizaga parkearen estreinatzea, herriko talde berriaren jartzea, kultura-denboraldiaren aurkezpena eta beste hainbeste gai aurkituko dituzue!

 68. zenbakia irakurri