Mobilizazio handi bat

Mobilizazio handia izan da asteartean, irailaren 1an, Hiriburuko Basté-Quieta eskola publikoan, ama-eskolan euskarazko murgiltze sailaren irekitzea Hezkuntza Nazionalak ukatu ondoan .
Alain Iriartekin batean parlamentariak (Frédérique Espagnac, Max Brisson, Vincent Bru) abuztuaren 31an errezibitu zituzten Hezkuntza Nazionaleko Ministerioan, eta mobilizazioak aitzina segitzen du.
Ahots bakarrez, hainbat hautetsik EEPko kideek, ordezkariek eta ikasleen gurasoek salatu dute Iparraldeko 38 eskola publiko edo pribatutan indarrean den euskarazko murgiltze esperimentazio-prozesua, arras kontsentsuz bideratu dena orain arte, zalantzan ezarria dela.
Kexua gero eta handiagoa da, orain arte Hezkuntza Nazionalak babestu duen eta partaidetzan eraman den mugimenduaren kontra uztailaren hastapenean bortizki adierazitako geldialdiarengatik.